Hizkuntza-teknologia

Hizkuntza-teknologia, sarritan giza hizkuntzaren teknologia deiturikoa, hizkuntza naturalaren prozesamenduak eta hizkuntzalaritza konputazionalak osatzen dute alde batetik, eta hizketa-teknologiak bestetik. Era berean, hauen aplikazioan oinarritutako hainbat alderdi biltzen ditu. Hizkuntza-teknologia estuki lotuta dago informatikarekin eta, oro har, hizkuntzalaritzarekin.

2013an, Globalizazio eta Lokalizazioaren Elkarteak (GALA) LT Advisor plataforma independentea atera zuen erabiltzaileek hizkuntza-teknologia bilatu eta itzulpen-tresnak berrikusi ahal izateko. Plataforma hau Alemaniako Adimen Artifizialaren Ikerketa Zentroarekin (DFKI) lankidetzan garatu zen.[1]

Hizkuntza eta informazio-teknologien lengoaiak elkartzen direnean, beharrezkoa da horiek antolatzea konputazio aldetik kudeatu eta prozesatu ahal izateko. Beraz, linguistikaz gain, informatika eta horri lotutako gaiei buruz ere ezagutzak izatea garrantzitsua izaten da askotan.

Hizkuntza-teknologiak funtsezkoak dira Informazio eta Komunikazioaren Gizartean. Epe ertainean pertsona eta makinen arteko komunikazioa geure hizkuntzan egin ahal izango dugu, ez makinaren hizkuntzan. Tresna mugatuak izango dira, eta beti errore-maila batekin, baina laguntza ederra ematen digute.

Gaur egun badira zenbait hizkuntza-aplikazio eskuragarri:

  1. .

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search